XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

besteengandik zerbait jaso nahi baduzu zeuk ere eman egin behar diezu lehenik, izango litzateke garapen-aldi honetako pertsona baten pentsamolde morala.

3 . Garapen-aldia: pertsonarteko moraltasuna

Taldeko kideei ongi datorkiena, gustuko zaiena, beroiek onartzen dutena da jokabide baten etikotasuna neurtzeko irizpide nagusia.

Taldekidetasunaren kontzientzia hartzen du norbanakoak.

Taldeko gehiengoaren iritzi komunak hartzen du indarra eta zentzua, eta erabaki ere gehiengotasunez erabakitzen dira irizpide moralak.

Elkarrekiko konfiantza, adiskidetasuna eta begirunea dira balio nagusiak; taldekotasuna indartzea eta iraunaraztea taldekide bakoitzaren erantzukizuna da.

Bestek norberari egin diezaiola gustatuko litzaiokeena egin behar dio norberak besteri izango litzateke jokatzeko arau nagusienetako bat.

Taldearentzat on dena eta taldeak beretzat erabakitzen duena dira, beraz, moraltasun-irizpide nagusiak: irizpide honi balio unibertsala ematen zaio, eta arau orokorrak onartzera iristen da horrela norbanakoa.

Pentsaera abstraktua ezinbesteko edo jotzen da horrelatsuko irizpideak onartu ahal izateko.

Talde-irizpideen aurka jokatzen duenak erantzukizuna bere gain hartu beharra du.

4. Garapen-aldia: moraltasun konbentzionala

Gizarte zabalago bateko kide dela onartzen du norberak.

Gizarteak bere araupidez onartu dituen legeak betetzea eta errespetatzea izanen da arau etiko nagusiena.

Gizarteak bere araupidez (konbentzionalki onartua izan dela suposatuz) agintetzara eraman dituenei begirunea zor zaie gainera.

Gizartekide denez, beste guztiekiko ardura hartu beharra du norbanakoak, horrela bakarrik garatu baitaiteke pertsona orduan eta gizartea gizartekoiago bilakarazi.

Gizarte horren onura da bilatu behar dena, norberaren adiskideenaren gainetik; adiskideena bila daiteke, baina gizartearentzat kalterik sortzen ez den neurrian bakarrik.

Norberaren interesak ere gizartearenetara makurtu behar dira bien artean inolako gatazkarik sor dadinean.

Gizarte osoarekiko erantzukizuna onartzen du norbanakoak.

4/5. Garapen-aldia: erlatibismoaren moraltasuna

Konbentzionaltasunaren eta konbentzional-ostekoaren artean kokatzen denez garapen-aldi hau, igarobidezkotzat jotzen da, eta 4. eta 5. garapen-aldien tartekotzat onartzen.

Aurreko garapen-aldian lege konbentzionalek (gizarteko araupidez onartuek) zuten lehentasuna zalantzan jartzen hasten da norbanakoa;